martes, 28 de octubre de 2008

www.goiena.net

Debagieneko (Arrasate, Bergara, Oñati, Antzuola, Eskoriatza, Aretxabaleta, Gatzaga, Elgeta eta Aramaio) komunikazio elkartearen web orria da, bailara mailako berriak lantzen dituena. 2003an sortua denborarekin geroz eta eduki gehiago gehituz joan da eta 2005az geroztik idatziez eta irudiez gain ikusentzunezko edukiek ere lekua dute.
Goiena komunikazio zerbitzuak informazio elkartea bailara horretako euskara elkarteek eta udalek sortu zuten tokiko berriak euskaraz jorratu ahal izateko.

No hay comentarios: