martes, 28 de octubre de 2008

www.goiena.net

Debagieneko (Arrasate, Bergara, Oñati, Antzuola, Eskoriatza, Aretxabaleta, Gatzaga, Elgeta eta Aramaio) komunikazio elkartearen web orria da, bailara mailako berriak lantzen dituena. 2003an sortua denborarekin geroz eta eduki gehiago gehituz joan da eta 2005az geroztik idatziez eta irudiez gain ikusentzunezko edukiek ere lekua dute.
Goiena komunikazio zerbitzuak informazio elkartea bailara horretako euskara elkarteek eta udalek sortu zuten tokiko berriak euskaraz jorratu ahal izateko.

martes, 21 de octubre de 2008

Top 7

Hona hemen ikasgai honetarako interesgarriak eta garrantzitsuak ikusten ditudan 7 web orrialde:
1.- http://blogger.com Orrialde honek blogak egiteko aukera ematen du eta nire ustez gaur egun sareak eskaintzen duen aukerarik interesgarrienetakoa da blog-a.
2.- http://zamzar.com Web 2.0 honek edukien formatoa aldatzeko balio du. Gai korapilatsu honetan laguntza denak ongi etorriak dira.
3.-http://meneame.net Gune honetan albisteak inon baino lehenago izaten dira eta gainera komentarioak gehitu ditzake edonork.
4.-http://zabaldu.com Gune hau antzerakoa da, baina edukiak euskaraz daude.
5.-http://keepvid.com Web 2.0 hau oso erabilgarria dugu. izan ere, sarean dauden bideoak automatikoki harrapatzea ahalbidetzen du.
6.-http://es.wikipedia.org Entziklopedia libre hau oso interesgarria eta erabilgarria bihurtzen ari da, zuzenketak eta osaketa denon artean egiten delako (Linuxen bezala)
7.-http://es.youtube.com Orrialde honek bideoak esekitzeko aukera ematen du eta edonoren esku utzi. Oso erabilgarria gure ikasgaian

nire blog berria

Eskolako lan bezala egindakoa